ALBISTARI DIGITALAK
ZuZeu ALBISTARI DIGITALA JAIO DA
Gugeu enpresa berriak Zuzeu.com albistari digitala jarri du martxan gaur. “Internetzale euskaldunon albistaria” bezala definitzen du bere burua webgune honek. Aurkezpen orrian esaten denez irabazi asmorik gabeko proiektua da, blog moduko bat “nor bere aldetik ibili beharrean, elkarren ondoan hobeto gaudelakoan”. Hala ere, Gugeu enpresa “diru iturri desberdinak bilatzen” saiatuko dela dio, Zuzeu.com hobetzen eta garatzen joan dadin. Gugeu enpresaren atzean Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria dago.
Klikatu izenaren gainean eta sartu: ZuZeu
